‘Laura esaten zioten’ liburuaren aurkezpena

“1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren ikurrinapean, Hego Amerikako hainbat herrialdetara joan ziren bertako iraultzetan parte hartzera. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin zuten. Ezagun ditugu borrokaldi horren lehen lerroan hil ziren Pakito Arriaran, BegoƱa Garcia Arandigoien edota Marta Gonzalez, baina horiekin batera beste internazionalista asko egon ziren, euskaldun zein ez, eta horien izenak guztiz ezezagunak dira. Miren Odriozola horietariko bat izan zen; guduan parte hartu zuen, sanitaria gisa hasiera batean, eta bestelako ardura ugarirekin gerora. Laura esaten zioten”. Liburuan bertan egindako laburpena da, eta horrelako azalpen baten ondoan guk ez daukagu hitz gehiago esateko, hitzaldira gonbidatuta zaudela esatea baino.

Martxoaren 30ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Portale Kultur Elkartean izango da liburuaren aurkezpena, eta ondoren leire Ibarguren liburuaren egilearekin eta Miren Odriozola protagonistarekin solasaldia izango dugu. Zatoz!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide