Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Gaur goizean jaso dute Bilbon Oksana Ilchenko eta bere Zestoako familiak gerratik ihesean Euskal Herrira iritsi den ukrainarra. Euren etxean hartuko dute Zestoara iritsi den lehenengo errefuxiatu ukrainarra.
Kiev-etik abiatu zen Poloniara, egun bat eta erdiko bidaia egin zuen eta bertan muga pasatzeko ilaran zegoela, Ilchenkok sare sozialen bidez idatzi zion ea zer moduz zegoen galdezka. Bere egoera zein zen azaldu zionean, Zestoara etortzea proposatu zion Ilchenkok, euren etxean hartuko zutela. Poloniatik Bartzelonara iritsi zen eta handik Bilbora.