Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Leok´k musika taldeak “Bizirik hala ere” bere bosgarren albuma aurkeztuko du abenduaren 1ean, arratsaldeko 20:30ean Azpeitiko Soreasu antzokian. Ekitaldi berezia izango da taldearentzat eta saio bikoitza izango da. Kontzertuaren aurretik “Euskal Rockaren Sorrera” filma emango da. Film honekin, alde batetik, eskualdeko rockaren lehen urteetan protagonista izan ziren eta, antolatzaileen arabera, gaur egun ahaztuta dauden taldeei, aitortza egingo zaie, eta bestetik, orduko rockaren mugimendu kulturala oroitaraziko da.
Jarraian, Leok´k taldearen kontzertua izango da. Duela 55 urte, 1968an hain zuzen, Zestoan sortutako Leok´k rock musika taldeak, iaz plazaratutako “Bizirik hala ere” bere bosgarren albuma aurkeztuko du.