Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Libe eta Hartz musikarien kontzertuak izango dira bihar, larunbata arratsaldeko 18:30ean Gaztetxean. Neubat talde gasteiztarrean hasi zuen bere ibilbidea Libe Cortzázarrek. Ekon, Sorkun edota Izaki Gardenak bezalako taldeetan aritu da. Bere kantu propioak lantzeko denbora hartu eta Libe izeneko proiektuan murgilduta dabil egun. Ibilbide berri honetan Ilargia erori da diskoa kaleratu zuen pasa den udazkenean.
2016an sortutako Hartz musika taldea aldiz, Julen Hidalgo (bateria) eta Jon Barkin (baxua) azpeitiarrak eta Beñat Rodriguez (ahotsa eta gitarrak) hirukote gazteak osatzen dute. Iraungitze Datei bigarren lan luzea aurkeztuko du laster taldeak. Diskotik Mundu Zoro honetan kanta aurreratu dute oraingoz.