Albisteak
Lili jauregia bisitatzeko herritarrentzako lehen txanda izan da goizean
— 2019-04-06Asteburu honetan, denboraldi berriari hasiera eman zaio. Zestoarrek, gaurko saioetarako doako plaza batzuk erreserbatzeko aukera izango dute. Lau saioetako bakoitzeko 20 plazetatik 10, zestoarrentzako erreserbatuak izango dira doan. Goizekoa eta gero hauek izango dira arratsalderako dauden aukerak:
– 16:30ean gazteleraz
– 17:30ean euskaraz
Zestoarrentzako plaza hauek erreserbatzeko Portale kaleko turismo bulegora joan behar da. Pertsonala izango da, bakoitzak bere erreserba egin beharko du eta Zestoako biztanle bezala identifikatzen duen agiriren bat eraman beharko du. Ezingo da egin erreserbarik bertaratzen ez den beste pertsona batentzat.
Gainontzeko plazak edonork erreserbatu ahalko ditu dagokion tarifa ordainduta (tarifa orokorra 6€, murriztua 5€), lehen aipatu bulegoan edo 943 86 88 11 telefonoan. Saio bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago bulegoan txartela jaso beharko dute bisitariek.
Egin zaitez bazkide