Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Datorren igandean jokatuko da II.Euskal Pentatloi Txapelketaren finala Azpeitiko zezen plazan. Guztira, sei kirolarik hartuko dute parte final handian: Luis Mari Txapartegi aizarnarrak, Xabier Zaldua zumarragarrak, Aratz Muguertza mutrikuarrak, Xabier Orbegozo errezildarrak, Joxean Olaskoaga oriotarrak eta Joseba Otaegi zizurkildarrak. Iluntzeko 22:00etan hasiko da proba eta parte hartzaileek 25 aldiz 100 kiloko bola jasotzea; 400 kiloko harriarekin gizon proban bi plaza osatzea; kanaerdiko hiru enbor moztea; 50na kiloko txingekin sei plaza osatzea; eta 3 kilometroko korrika saioa egin beharko dituzte.