Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren igandean jokatuko da euskal pentatloia proba Astigarragako Zumalbide auzoko Perurena frontoia. Guztira, zazpi kirolarik hartuko dute parte proban eta bertan izango dira Luis Txapartegi eta Jagoba Otaegi harri-jasotzaile eta aizkolari aizarnarrak ere. Parte hartzaileek 25 aldiz 100 kiloko bola jasotzea; 400 kiloko harriarekin gizon proban bi plaza osatzea; kanaerdiko hiru enbor moztea; 50na kiloko txingekin sei plaza osatzea; eta 3 kilometroko korrika saioa egin beharko dituzte. Proba arratsaldeko 18:00etan hasiko da.
Argazkia: aizarna.com