Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Luisa Etxeberriak zestoarrak Isiltasuna josi poesia liburua kaleratu du. Bartzelonako Euskal Etxean egin zuen aurkezpena, eta bertan izan ziren Maragda Cuscuela ilustratzailea eta Nerea Mendizabal abeslaria. Lan berriko hainbat poema errezitatu zituen Etxeberriak saioan, eta Cuscuelak ilustrazioak egin zituen zuzenean. Aurkezpena borobiltzeko, Mendizabalek poesiak abestu zituen, euskaraz.
Liburua eskuratu nahi duenak Potxolo liburu dendan du erosteko aukera.
Hemen aurkezpeneko bideoa: