Lur-emateak

EAJko udal taldeak gai honen inguruan daukagun desadostasuna agertu nahiko genuke. Hainbat herritar inguratu zaizkigu kexaka eta gure postura publiko egitea erabaki dugu.

Gure ustez, udalak lur-emate zerbitzua eskaintzen jarraitu beharko luke. Herri gehienetan, tasak kobratzen dira baina zerbitzua udalak kudeatzen du. Zestoan, zerbitzua eteteko erabakia abuztuaren 5ean hartu zuen udal gobernuak herritarrei jakinarazi gabe. Hori horrela, ondoren izan diren hildakoen senitartekoek informazio falta eta zerbitzu eza pairatu dituzte.

Bi akats larri egin dira gure ustez. Alde batetik, komunikazio falta nabarmena egon da. Eta bestetik, zerbitzua hemendik aurrera funerariek kudeatu beharko dutela familiak azken hauei ordainduz. EH Bildu pribatizazioaren aurka agertzen denez, paradoxa galanta iruditzen zaigu.

Gaur egun, lur-emateak udal zerbitzu moduan goizez bakarrik egiten dira udal langileen ordutegian. Arratsaldez izaten direnez gehienak, ehorztetxe enpresekin hitzegiten ari da udala hitzarmena egiteko asmoz. Gure ustez, egokiagoa litzake udalak tasa batzuk onartzea eta familiak udalari ordaintzea herri gehienetan egiten den moduan.

Gure aburuz, erabaki hau hartzeko arrazoiak ezin du izan udal langileen soldata gehigarria. Beste zenbait herritan bezala, hori arautu daiteke.

 Zestoako EAJ-PNV Udal taldea

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide