Albisteak

Lurraldebus ohiko zerbitzuak eskaintzen hasi da eguneko lineatan

Lurraldebusek bere ohiko zerbitzuak berreskuratu ditu aste honetan eguneko lineetan. Gaueko lineak eta Bilboko aireportura iristen direnak, bertan behera geldituko dira abisu berri bat eman arte.
Garraio publikoa erabiltzeko higiene eta segurtasun neurriak betetzea ezinbestekoa da. Autobusera igo ahal izateko maskara jantzita edukitzea derrigorrezkoa da, bidaia ezin da esku dirutan ordaindu eta erabiltzaileek atzeko atea erabili behar dute.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide