M8aren harira, Zestoako Emakume Talde Feministaren izenean eskerrak
— 2025-04-01Zestoako Emakume Talde Feministaren izenean eskerrak eman nahi dizkizuegu martxoaren 8ko ekitaldi eta antolaketetan lagundu diguzuen pertsona guzti-guztiei. Aurten, Faxismoaren kontra mobilizatu gara. Eta ausardia eta aliantza feministak beharrezkoak direla aldarrikatu dugu jasaten ari garen oldarraldi honetan. Benetan sinesten baitugu batze gaituen horretan arreta jarriz eta elkarrekin eskutik emanda borrokatuz aurre egin diezaiokegula sistema zishetero, patriarkal, arrazista eta kolonial honi. Hori dela eta, urtean zehar antolatu asmo ditugun ekintza eta egitasmoetan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu denoi, eta horietan bidelagun izatera animatu. Jarraitu dezagun elkarrekin gizarte justuago baten alde eta Zestoa herri feminista moduan eraikitzen. Gora borroka feminista!!