Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Maddi Plazaolak Espainiako Autonomia Erkidegoen arteko txapelketa (CESA) irabazi du Euskal selekzio sub-16arekin, hiru eguneko txapelketa bikaina osatuta.
Ostiralean jokatu zuten lehen partida, Castilla y León selekzioaren aurka, eta nagusitasunez gailendu ziren euskaldunak 6-1eko emaitzarekin. Norgehiagokan, Maddik bi gol sartu zituen.
Larunbatean finalaurrekoa jokatu zuten Madrilen aurka, eta 2-0 irabazita eskuratu zuten finalerako txartela.
Finala igandean jokatu zuten Kataluniaren aurka. Partida zaila izan zen, hasieran atzetik jarri baitziren markagailuan, baina taldeak buelta eman zion emaitzari eta 3-1 irabazi zuen azkenean.
Horrela, Euskal selekzioak bigarren urtez jarraian eskuratu du titulua, eta Maddi Plazaolak ere garaipen garrantzitsua gehitu dio bere ibilbideari.