Albisteak

Magma Mia bakarrizketa saioa eskainiko du Beatriz Egizabalek bihar Aizarnan

Zestoako Udalak antolatuta, Magma Mia bakarrizketa saioa eskainiko du bihar Beatriz Egizabalek Aizarnan. Bakarrizketa feminista; militantziatik asko, baina umoretik are gehiago duen ikuskizunak ikusle potentzial desberdinetan gogoeta eta barreak eragitea du helburu. Saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide