Maialen Etxeberria eta Leire Lopetegi EHko Pala Txapelketa irekian Txapeldunorde

Maialen Etxeberria eta Leire Lopetegi herritarrek osatutako bikoteak Euskal Herriko pala txapelketa irekiko bigarren mailako finala jokatu du.
Finalak iragan larunbatean jokatu ziren Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Maialen eta Leirek, Galdos eta Arrillagaren aurka 25 eta 14 galdu zuten arren, finalera iritsi izana txapelketan emandako maila onaren adierazgarri izan da.

Argazkia: Ihintza Elustondo (Hitza)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide