Albisteak

Maiatzean zehar Atletismo Topaketak egingo dira Iraetako futbol zelaian

Datorren larunbatean hasita, Iraetako futbol zelaian Atletismo topaketak egingo dira. Hiru jardunaldi izango dira guztira, maiatzak 12, 19 eta 26an. Benjamin, alebin eta infantil kategorietako neska-mutilek hartuko dute parte.

Atletismo Topaketak goizeko 9:30ean hasiko dira eta lehenengo lana taldeak banatzea izango da. Guztira lau talde egingo dira. Ondoren, lehen lasterketa korrituko dute futbol zelaiaren bueltan, beroketa moduan. 400m egingo dituzte (zelaiari bira bat). Gero, taldeak txandakatuz beste bost proba egingo dituzte: pisua, altuera, jabalina, 60m lauak eta 60m hesiak. Amaitzeko, atleta txikientzat probarik politena izango da, erreleboak. Aurrez ikastetxe bakoitzak bere taldeak osatuta izan beharko ditu.

Oharra: Topaketa eguna baino lehen ikastetxe bakoitzak bere partaideen zerrenda bidali beharko du ondoko posta elektronikoetara: joirureta@outlook.es eta zestoakokiroldegia@euskalnet.net. Alde batetik bakarkako zerrenda, eta bestetik erreleboetako taldeak. Topaketa egunean izen ematean aldaketak egin ahal izango dira.

 

Pasa den urteko argazki batzuk hemen ikusgai.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide