Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Maiatzean zehar Atletismo Topaketak egin dira Iraetako futbol zelaian. Jardunaldi horien helburua gaztetxoen artean atletismoa sustatzea da. Bihar (Maiatzak 27), hirugarren larunbatez jarraian, atletismoko modalitate ezberdinak probatuko dituzte gaztetxoek.
Pisu jaurtiketa, altuera jauzia, xabalina jaurtiketa, 60m lauak eta 60m hesiak lasterketak…egin dituzte Atletismo Topaketetan parte hartu dutenek.
Beraz, bihar 9:30ean hasita eguerdira arte atletismoa ikusteko aukera izango da Iraetan. Hemen dituzue orain arteko probetan ateratako argazki batzuk:
IRUZKINDU