Maiatzeko udalbatzarra egingo dute ostegun arratsaldean
Danbolin— 2021-05-26
Ostegun honetan, hilak 27, Udalbatza osoaren ohiko bilkura egingo du Udalak, arratsaldeko 20:00etan hasita. Ondorengoa izango da gai-zerrenda:
1. 2021eko apirilaren 29ko Udal Batzarreko akta onartzea, bidezkoa balitz.
2. Baratze parkeko ordenantzaren aldaketa puntuala.
3. Oinherri herri hezitzailea hitzarmena.
4. M.K.ren erreklamazio patrimonialaren erabakiari buruzko berraztertze errekurtsoa.
5. Rezola eremua urbanizatzeko jarduketa-plana.
6. Pili Perurena, zinegotzi karguaren errenuntzia.
7. Erregu eta galderak.