Albisteak
Maitzaren 26ko bigarren eskuko azokaren prestaketekin hasi dira
— 2018-05-11Datorren maiatzaren 26an egingo da IV. Herri Azoka. Antolatzaileak burubelarri dabiltza lanean eta aurten ere ekimenen artean 2. eskuko azoka egingo dutela iragarri du Astinduk. Azokan parte hartzeko bi aukera egongo dira: norberak bere tresnak salduz edota donazio moduan tresnak emanez.
Lehenengoa hautatuz gero, antolatzaileek zehaztutako gunean norberak izango du produktuak saltzeko aukera. Interesatuek, 690 068 181 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Materiala donazio moduan eman nahi dutenek aldiz, maiatzaren 14tik 18ra bitartean eman behar dute arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara Kide Etxera (zinema zaharrera). Jasotako arropak, Arropa Solidario taldeak hartuko ditu eta hilaren 26ko azokan zein hileroko dendan salduko dira. Bestelako tresnak, berriz (jostailu, liburu, etxeko tresna…) azokan salduko dira eta bertatik ateratzen den dirua Elikagai Bankura bideratuko da.
“Denok ditugu etxean ondo dauden baina erabiltzen ez ditugun tresnak. Elkartasunean oinarrituz, ekarpen modura, tresna hauek jaso eta azokan salneurri egoki batean salduta guztion artean urteroko elikagai beharrak asetzen lagun dezakegu” azaldu dute Astinduko kideek. Azokako antolatzaileen herritar orori zabaldu dio azokan parte hartzeko gonbita.
Pasa den urteko herri azokako laburpen bideoa hemen ikusgai.
Egin zaitez bazkide