Albisteak

Makroproiektu eolikoen aurkako jarrera ikusarazteko argazki bilketa abiarazi dute Errezil bizirik, Oletan ere ez! eta Sañu bizirik taldeek

Urola eskualdeko Errezil bizirik, Oletan ere ez! eta Sañu bizirik taldeek, “Bizirik nahi ditugu! txiki askoren artean, lorpen handietara” lemapean dinamika berri bat jarri dute martxan. Karneterako tamainako argazki bilketa handia egingo dute.

Izan ere, azken hilabeteetan eskualdean makroproiektuen ezarpenari dagokionez ezer ez dela gertatu badirudi ere, multinazionalak ematen ari diren pausuak asko direla adierazi dute hurrengo testuaren bitartez. Enpresa hauen mugimenduen berri eman eta herritarrei berauen kontrako jarrera azaltzen jarraitzeko aukera emateko helburua du ekimenak. Hemendik eta urtea amaitu bitartean karneterako tamainako argazkien bilketa egingo dute, ondoren guztiekin mosaiko erraldoia osatzeko. Argazki hauek bidaltzeko modua, aurrez-aurre edota mendiakbizirik@gmail.com helbidera bidalita izango da. Datorren astean kaleko errifa tokatze zaio Sañu taldeari eta bertan ere argazkiak ateratzeko aukera izango dela jakinarazi du taldeak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide