Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Bihar urriak 28, manifestazioan parte hartzeko deia egin zuen Antton Ao Povo herri plataformak. Urriak 7an egindako agerraldian, deportazioarekin amaitzeko eta bere eskubideak aldarrikatzeko hitzordua izango dela adierazi zuten. Antolatzaileen esanetan, “Antton Olaizola Atxukarrori ezartzen zaion bizi osorako zigorrarekin amaitzeko ordua da. Bada garaia, 3500 kilometrotara, hormarik gabeko kartzelan dagoen egoera jasanezin horrekin amaitzeko. Bada garaia, Antton gure herrian libre, lagunez eta senideez inguraturik ikusteko.”
Biharkoa, manifestazio ixila izango da arratsaldeko 18:30etan Zestoako plazatik abiatuta.
Ikusi esteka honetan urriak 7an egindako agerraldiaren bideoa.