Manituk eta Leizek, talde hasiberriak eta beteranoak, plaza dantzan jarri zuten atzo
Danbolin— 2023-08-27Udalak urteko antolatzen duen “Udan zer Zestoan?” egitasmoaren baitan, Manitu eta Leizeren kontzertuak izan ziren atzo gauean. Manitu talde hasiberriak, bere aurreneko diskoaren aurkezpena egin zuen. Leizek, berriz, 40 urteko ibilbidea ospatzeko kontzertua eskaini zuen. Bi talde herritarrek giro bikaina jarri zuten plazan. Euriak ere eutsi zion ia amaiera arte.
Egitasmo honen baitan, datorren asteburuan, EH Sukarra eta Lin Ton Taun izango dira plazan 22:30etatik aurrera.