Albisteak
Manituk eta Leizek, talde hasiberriak eta beteranoak, plaza dantzan jarri zuten atzo
— 2023-08-27Udalak urteko antolatzen duen “Udan zer Zestoan?” egitasmoaren baitan, Manitu eta Leizeren kontzertuak izan ziren atzo gauean. Manitu talde hasiberriak, bere aurreneko diskoaren aurkezpena egin zuen. Leizek, berriz, 40 urteko ibilbidea ospatzeko kontzertua eskaini zuen. Bi talde herritarrek giro bikaina jarri zuten plazan. Euriak ere eutsi zion ia amaiera arte.
Egitasmo honen baitan, datorren asteburuan, EH Sukarra eta Lin Ton Taun izango dira plazan 22:30etatik aurrera.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide