Albisteak

Manitu musika taldeak bere aurreneko diskoa aurkeztuko du larunbateko kontzertuan

Gaztetxeko bertsio gau baterako entseatzen hasi zen lagun taldea Manitu izatera pasa da eta batean eta bestean ari da kontzertuak eskaintzen. Bertsioak egiten zituzten hasieran, baina argi zuten beraien asmoa kantu propioak sortzen hastea zela. Bide horri ekin eta hainbat erritmo eta doinuz osatutako diskoa grabatu dute. Aurrez tarteka kontzertuetan jotako kantuak badira ere, larunbat honetan izango da aurkezpen ofiziala. Gaueko 22:00etan Leize musika taldearen aurretik joko dute, plazan.

Gaztain estudioetan grabatu dute aurreneko lan hau eta “etxean bezala” sentidu direla bertan aitortu digute .”Ilusio handiz” aurkeztuko dutela eta “eragin” nahi duen lan bat dela ere aipatu dute. Bihar, abuztuaren 23an, argitaratuko dute lana YouTubeko Manituren kanalean eta Spotify-n ere entzungai jartzekotan direla aurreratu dute.

Hemen uztailean kaleratu zuten ‘Murgel’ abestiaren bideoklipa.




Pasa den ekainean Danbolinek Manitu taldeko  Mikel Armendariz eta Julen Irureri egindako elkarrizketa







Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide