Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.


ARGAZKIA: Thierry llansades
Ekainaren 26an, asteazkena beste irteera bat antolatu dute Zestoa eta Aizarnazabaleko jubilatuentzat.
Markina eta Ondarroara irteera egingo dute. 9:30ean izango da irteera eta nahi dutenek Ziortzara joateko denbora librea izango dute. 14:00etan Ondarroan bazkalduko dute hurrengo menua: urdaiazpikoa, entsalada epela gulak eta otarrainxkarekin, legatza labean edo entrekota eta postrerako etxean egindako ijito-besoa.
Parte hartu nahi dutenek, ekainaren 21a baino lehen izena eman beharko dute 943 14 70 91 zenbakira deituta. Ekintzaren prezioa 50 eurokoa izango da bazkide direnentzako eta 55 eurokoa bazkide ez direnentzako.