Urria 2025
— 2025-11-06Irakurri 275. zenbakia hemen.

Agiro mendi klubak XXII. ibilaldi neurtua antolatu du larunbat honetarako, ekainaren 15a. Aurtego proba Urepele egunaren egitarauaren parte izango da. Horregatik ibilbide bakarra eta aurreko edizioetakoa baina laburragoa izatea erabaki dute antolatzaileek. 15 kilometro izango ditu ibilbideak eta herriko plazatik abiatuko da goizeko 8:00etan.
Parte hartu nahi dutenek, herrikrosa.eus atarian eman beharko dute izena, ostirala, ekainaren 14a baina lehen, egunean bertan ezingo da izena eman. Inskripzioak 15 euroko kostua izango du eta parte-hartzaile bakoitzak kamiseta bat jasoko du, irudian Mikel Irure, Agiroko kideak, soinean jantzia daramana.