Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Atzo, astelehena, jarri zuen martxan Udalak Zubimusuko igogailu ondoan dagoen auto elektrokoak kargatzeko gunea. Bi auto kargatzeko aukera ematen du gailuak. Erakundeak auto elektrokoen erabilera bultzatu nahi du eta hori dela eta, lehen urtean doan erabili ahal izango da mugikorreko “Charge And Parking” aplikazioa erabilita.
Udalak ohartarazi du, autoak kargatu ondoren aparkalekua libre utzi behar dela, beste herritarrek zerbitzua erabiltzeko aukera izan dezaten.