Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo hasi zen gas fakturaren gaineko aholkularitza eskaintzen Argiola. Goizean pertsona asko gerturatu zirela eta Argiolako kideak pozik azaldu ziren.
Bihar ere, urtarrilak 24an, goiz eta arratsaldez eta 29a eta 31n arratsaldez bakarrik, izango da zerbitzua hau jasotzeko aukera. Goizean 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldean 18:00etatik 20:00etara, udaletxeko behe solairuan.
Arroabean berriz, elkargunean eskainiko dute aholkularitza, urtarrilaren 26ean eta otsailaren 2an arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara.