Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Merkatari elkarteak Gabonetako kanpaina martxan jarri berri du. Zestoan egiten diren erosketek duten garrantzia azpimarratzea da kanpainaren helburua. Herriko dendetan egiten diren erosketekin, bezeroek Gabonetako zozketan parte hartzeko txartelak eskuratuko dituzte, doan. Herriko dendetan gastatzeko 1.800 euro zozketatuko dituzte, hiru saritan banatuta. Lehen saria 1.000 euro izango dira, bigarrena 500 eta hirugarrena, 300. Zozketa urtarrilaren 5ean egingo da.