Albisteak

Martxan dira Hitzetik Loratu programaren baitan haur eta helduentzako sormen saioak

Hitzetik Loratu programaren barruan, hainbat sormen tailer izango dira datozen asteetan, adin ezberdinetako haur zein helduei zuzenduta.

Alde batetik, LH 1. eta 2. zikloko haurrei zuzendutako “Jolastuko al gara?” tailerra egingo da apirilaren 9an, ostegunez, 10:00etatik 12:00etara, liburutegian. Tailerrean parte-hartzaileek liburuxka propioa sortzeko aukera izango dute, irudimena landuz eta ipuinak, animaliak zein eskulanak uztartuz. Izena emateko azken eguna martxoaren 26a izango da.

Tailer bera apirilaren 17an ere eskainiko da, oraingoan 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta. Saio horretarako izen-ematearen inguruko xehetasunak aurrerago jakinaraziko dira.

Sormen jolasen saioak Arroabean ere egingo dira egun batez Txepetxako ordutegian: 17:00etatik 18:00etara HHko haurrentzat, eta 18:00etatik 19:00etara LHkoentzat,m.

Bestalde, ziklo beraren baitan, Idazkera sortzaileko tailerraren bigarren saioa egingo da bihar, LH 2. eta 3. zikloko ikasleekin, 17:00etatik 19:00etara, Nerea Loiolaren eskutik. Lehen saioan, idazleak sormena lantzeko eta idazketan trebatzeko hainbat ariketa proposatu zizkien parte-hartzaileei.

Horrez gain, Nerea Loiolak helduentzako idazketa sortzaileko tailerra ere eskainiko du, apirilaren 18an eta 25ean, sormena eta idazteko gaitasuna garatzeko helburuz.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide