Albisteak

Martxo amaierarako eraitsiko dute Correos etxea

Correoseko eraikina martxoa amaierarako eraitsita izatea aurreikusten du udalak. Duela hilabete batzuk lizitaziora atera zuen udalak eraisketa proiektua. Bi enpresa aurkeztu ziren lehiaketara eta Zanjados y Desmontes S.A enpresari esleitu zaio obra. Datozen egunetan sinatuko dute hitzarmena enpresarekin eta sinatzen den egunetik bi hilabeteko epea izango dute eraikina erausteko. Lanek 69.000€ gehi BEZ-eko aurrekontua izango dute.

Udalak azaldu du Correos etxea kokatuta dagoen eremua etxebizitza sozialak egiteko erabili nahiko lukeela. Bestalde, erakundeak jakinarazi du Correoseko bulegoa Gaztelekua dagoen gela batean egongo dela aurrerantzean.




https://danbolin.eus/wp-content/uploads/2024/05/azokad_Mesa-de-trabajo-1-scaled.jpg