Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta Zestoako Emakume Feminista Taldeak eta Itaiak deialdiak egin dituzte. Emakumeon eskubideen aldarrikapenerako eguna da, eta munduko emakume guztiei, euren eskubideak lortu eta defendatzeko borrokan ibili diren eta dabiltzan emakume guztiei omenaldia egiteko eguna ere.
Talde feministak bere aldetik, festa giroan ospatuko du data. Kalejira batekin hasiko dute, arratsaldeko 19:00etan, plazan egingo duten ekitaldia.
Ondoren 19:30ean, Itaiakoek deitu dute mobilizazioa, “Emakume langileok borrokara! Sozialismoa eraiki” lemapean, plazan elkartuko dira hauek ere.
