Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Martxoaren 8a antolatzeko asanbladak eta mobilizazioak deitu ditu Urola Erdiko Itaiak. Bihar, ostirala, asanblada irekia egingo dute Alonderon, arratsaldeko 17:o00etan hasita. Igandean, pankartak egingo dituzte Azpeitiko Gaztetxean, 17:00etan eta otsailaren 26an, asanblada egingo dute Azkoitiko Elkargunean, goizeko 11:00etan.
Martxoaren 8an, berriz, mobilizazioak egingo dituzte eskualdean. Zestoan eta Azkoitian arratsaldeko 18:30ean egingo dituzte elkarretaratzeak, plazan. Ekitaldi nagusia Azpeitian egingo dute. Arratsaldeko 19:00etan hasita, mobilizazioa izango da han.