Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

M8ko egitaraua prestatzeko bilera deitu du Zestoako Txoko Feministak. Datorren asteazkenean izango da hitzordua, hilak 20, arratsaldeko 20:00etan, Kultur Etxean. Txoko Feministako kideek bileran parte hartzeko dei egiten die Zestoako tabernari, dendari, merkatari, zaintzaile, irakasle, etxeko langile eta gainontzekoei. Guztien proposamenak ongi etorriak izango direla gehitu dute.