Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Martxoaren 11n, asteartea, Elgoibarren egingo den “Gure Mauriziak!” omenaldian, jaiotzez elgoibartarra zen baina Zestoan bizi izan zen Martzelina Zubizarreta Gurrutxaga (1892-1991) izango da omendutako emakumeetako bat. Martzelinak, bere garaiko beste emakume batzuekin batera, gizonezkoek nagusitutako trikitixa munduan lekua egin zuen, eta belaunaldi berrientzako bidea irekitzea lortu zuen.
Garai hartan, emakumeek musika plazan jotzea ez zen ohikoa, eta are gutxiago protagonista izatea. Hala ere, Martzelina Zubizarretak, beste emakume batzuekin batera, beren lekua aldarrikatu zuten, konbentzio sozialak apurtuz eta musika herrikoian parte-hartze aktiboa izanez. Haien ausardiari esker, trikitixaren eta panderoaren mundua eraldatzen joan zen, eta emakumeek musikari moduan aitortza handiagoa lortzen hasi ziren.
Omenaldia 18:30ean hasiko da Kalegoen Plazan, emakumeen kalejirarekin. Bertan, Elgoibarko trikitixa edo pandero jotzaile guztiek parte hartzeko gonbidapena dute. Ondoren, Herriko Antzokian ospatuko den ekitaldian, trikitixa doinuak, abestiak eta dantzak izango dira protagonista.