Master Cup txapelketako finala jokatuko dute Olatz Arrizabalagak eta Naroa Agirrek
Danbolin— 2021-03-20Emakume Master Cup txapelketako finalera sailkatu dira Olatz Arrizabalaga eta Naroa Agirre. Gaur arratsaldean jokatu dute finalerietako partida Leire Garai eta Oihana Orbegozoren aurkez, 22 eta 8 irabazi dute Agirrek eta Arrizabalagak.
Gustora geratu da Naroa egindako lanarekin, gozatu ederra hartu du.
Bihar, beste hitzordu garrantzitsu bat du arraorrak; Gipuzkoako binakako txapelketako finala jokatuko du. Apirileko aldizkarian Agirre elkarrizketatu du Onintza Iruretak. Datorren astean izango duzue zenbakia zuen etxeetan.
Argazkia: Eduardo Agirre