Albisteak

Masters Caixabank esku pilota txapelketako partida jokatuko da abuztuaren 7an, Zestoan

Uda honetan zehar burutuko diren ekintzak erabat baldintzatu ditu koronabirusak. Zestoako Udala udan zehar izango ditugun kultur eta kirol ikuskizunen egitaraua antolatzen ari da eta abuztuaren 7an, Zestoako Udal Kiroldegian, profesionalen arteko “Master Caixabank” lehiaketako esku pilota jaialdia ikusteko aukera izango dela jakinarazi du.

Gaueko 21:15etan hasita, bi partida jokatuko dira. Arteaga II eta Urretabizkaia II, Egiguren V eta Erostarberen aurka arituko dira lehendabizikoan eta ondoren, Altuna III eta Imazek, Bengoetxea VI eta Martijaren aurka neurtuko dituzte indarrak.

Sarrerak Aspe enpresaren webgunean jarriko dira salgai edota Zestoako Udalaren 943147010 telefono zenbakira deituta ere erreserba daitezke, astelehenetik ostiralera goizeko 9:00etatik eguerdiko 13:00etara. Pandemia egoera dela eta, sarrerak pilotalekuaren edukieraren %60ra mugatuko dira eta ikuskizunaz gozatu nahi dutenek musukoa jantzita eraman beharko dutela azpimarratu du Udalak.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide