Matrikulazio-epea zabalik!

Itzuli gara oporretatik, eta Zestoako AEK Euskaltegian izen-emateko epea zabalik dago irailaren 21era arte. Euskara ikasten hasi nahi baduzu, euskara maila hobetzea nahi baduzu edota euskara tituluren bat behar baduzu, animatu eta etor zaitez informatzera!

Kultur Etxeko bulegoan izango gara: aste honetan, arratsaldez 17:00etatik 19:00etara. Ostiralean itxita egongo da bulegoa, eguerditik aurrera txupinazoa, kuadrillen arteko paella lehiaketa eta festa giroa izango direlako nagusi. Disfruta itzazue festak, eta astindu mingaina euskaraz!

Datorren astetik aurrera, bulegoan aurkituko gaituzue 10:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Gainera, edozein zalantza argitzeko 670 420 048 telefono zenbakira dei dezakezue, edo zestoa@aek.eus helbidera idatzi.

P.D. Hemen gaude, Kultur Etxean, Axun Arrazola plazan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide