Albisteak

Mendi Tour jaialdiak hartuko du Endoia bihar arratsaldean

Mendi Tour jaialdia izango da bihar, ostirala, arratsaldeko 18:30ean hasita, Endoiako elizan. Bilbao Mendi Film Festibal arrakastatsuan eskainitako film onenetariko batzuk izango dira ikusgai bertan eta mushing erakusketa ere egingo dute.

Mushing erakusketak emango dio hasiera jaialdiari. Eneko Arregi eta Itoitz Amendariz arduratuko dira saioa gidatzeaz. Bertaratzen direnek mokadutxo eder batez gozatzeko aukera izango dute. Ondoren, filmen proiekzioak izango dira. Aurrera, Expedition Mongolie en Traineau 2003 eta The Great Alone. 6, 8 eta 80 minutuko iraupena izango dute hurrenez hurren. Expedition Mongolie en Traineau 2003 filmaren emanaldian, Zestoako Agiro Mendi Elkarteko Mikel Irure mendizalea egongo da gonbidatu gisa. Irene Sarrionandia mendi korrikalaria Aurrera filmeko protagonista da eta bera ere han izango da.

 

]




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide