Merkatariok, zurekin

Ezohiko Amabirjin eguna dugu gaurkoa. Hilabete gorabeheratsuak bizi ditugu guztiok baina herriko merkatariok hemen jarraitzen dugu, lanean, herritarrei ahalik eta zerbitzu onena eskaintzeko asmoz. Uda amaitzen ari da, haurrak eskolara itzuliko dira, jendea lanera, pixkanaka egunerokotasunari aurre egiten ari gara eta orain ere herritarrekin, bertatik bertarako zerbitzua ematen izango gara. Zestoan elkarteko kideok gure denda eta erakusleihoak elkarteko leloarekin apaindu ditugu, gure bezeroak gugandik gertu sentitzeko, gure leloa ikusaraziz: ZESTOA ZURETZAT.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide