Albisteak

Mikel Arregi alkateak, beste 200 herri-ordezkariekin batera, Euskararen aurkako erasoa salatu zuen Bilbon

Argazkia: Euskalgintzaren Kontseilua

Euskalgintzaren Kontseiluak deituta, Euskal Autonomia Erkidegoko 200 bat alkate, udal ordezkari eta euskalgintzako kidek elkarretaratze bateratua egin zuten uztailaren 24an, Bilbon, euskararen aurkako azken epaia salatzeko. Espainiako Auzitegi Gorenak Vox alderdiaren helegitea onartu, eta euskara babesteko hainbat artikulu baliogabetu zituen. Horren aurrean, Bilboko EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren egoitzaren aurrean egindako agerraldian, sententzia hori salatu eta hizkuntza politiketan “jauzi bat” emateko garaia dela aldarrikatu zuten.

Udal ordezkari horien artean Zestoako alkatea, Mikel Arregi, ere bertan izan zen. Hitzorduan izan ziren, besteak beste, Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Martin Aramendi Ataungo alkate eta UEMAren lehendakaria, Esther Apraiz Derioko alkate eta EUDELen lehendakaria, Garbiñe Mendizabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendaria eta Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluaren idazkari nagusia.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide