Albisteak

Mikel Arregi: “Ez gaude Santakutzak ospatzeko baldintzetan”

Hirugarren agerraldia egin du Mikel Arregi alkateak, aurrekotik astebete pasa denean. Gaurkoan, baieztatutako hiru kasuren datuarekin eman dio hasiera. Ospitalizazio batetik alta emanda, bilakaera positiboa duela batek esan du eta ez direla kasu berriak izan beste biak ere gaineratu du. Berrogeialdiaren ondorioz ateratako kasuak izan direla. Berrogeialdian herritar gehiago ere badaudela, test batzuk ere egin direla eta gehiengoak negatiboa eman duela esan du.

  • Hondakinen bilketari dagokionean, eskerrak eman dizkio Mankomunitateari hartu duten konpromisoagatik. Baita osasun zentroko mediku eta erizainei ere, pazienteak Mankomunitatera jakinarazpen deia egitera animatzen ari direlako. Kutsatuen edo berrogeialdian dauden herritarren hondakin bilketa sistema berezia oso erraza dela azpimarratu du. Gain honekin lotuta, hondakinak biltzeko guneetan agertzen ari diren bolumen handiko trasterik ezin dela atera gogorarazi du, arazo bat sortzen ari zaiela.
  • Hirugarren adinekoei deiak egiten jarraitzen dute Bargaztak eta 3Zrekin lankidetzan.
  • Egoitzetara era hitz batzuk bideratu ditu. San Juan egoitzako itxialdiko aurreneko txanda gaur bukatuko da eta bihar sartuko da bigarren txanda eta eskerrak eman dizkie langileei.
  • Festak: Santakutzak ospatzeko baldintzetan ez gaudela eta bertan behera geldituko dira eragile ezberdinekin adostu ondoren jakinarazi du. Oraindik ez gaudela aukera ezberdinak aztertzen hasteko moduan ere esan du. Endoiako festak ere bertan behera geldituko direla eta pena handiz baina baita Aizarnako Eskola Txikien festa ere.

Gurasoei munduko animorik handienak luzatuz, bukatu du agerraldia.

 




 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide