Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.


Argazkia: Dani Blanco / ARGIA CC BY SA
Negu Kolektiboaren lehen fikziozko lana da, laburmetrai bat izatetik film luzera eraman zuten eta errekonozimendua lortu dute. 2023an Locarnoko Nazioarteko Zinema Jaialdian epaimahaiaren aipamen berezia jaso zuen pelikulak. Epaimahai Gaztearen saria ere eskuratu zuten Madrilgo Márgenes Zinemaldian, eta Bartzelonako L’Alternativa jaialdiko Sail Ofizialeko lehiaren parte ere izan zen.
Mikel Ibarguren eta Ekain Albiterekin solasaldia igandean Zumaian
Filma zinema areto nagusietan, bihar (otsailak 23) estreinatuko da. Zestoatik gertu Zumaiako Aita Mari aretoan egongo da ikusgai, larunbata, igandean eta astelehenean, arratsaldeko 19:30ean. Igandeko pasea ordea, berezia izango da, izan ere, Ibarguren eta Albitek solasaldia eskainiko dute bertan.
