Albisteak

Min sarietarako sei izendapen lortu ditu Grises taldeak

Argazkia: Oier Arregi

Min sarietarako izendatu dute Grises taldea. Sei izendapen lortu dituzte, horien artean disko eta artista onenarenak. Publikoak bozka emateko epea zabalik dago jada. Irabazleak epaimahai baten hautatuko ditu.

Musika Independentearen Min sarietarako bost izendapen lortu ditu Grises laukoteak. Artista, disko, eta abesti onenaren sailean hautatu dituzte. Eñaut Gaztañaga musika produkzio onenenaren sailean izendatu dute eta Josu Torrealdeay diseinu grafikoan. Orain bozketa prozesua jarri dute martxan. Publikoak Min sarien webgunean eman dezake bozka eta puntu gehien lortzen dituztenak pasako dira finalera.
Min sariak 2009an sortu ziren, Espainian egindako ekoizpen independenteen sorkuntza, aniztasuna eta kalitate artistikoa aitortzeko eta musika eta ekoizpen-prozesua publikoari hurbiltzeko. Bozketa prozesua amaitzean, hedabide espezializatuetako kazetarien, areto eta jaialdietako programatzaileen eta sektoreko beste figura batzuek osatutako epaimahaik aukeratuko ditu irabazleak. Sari banaketa ekainaren 16an izango da, Burgosen.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide