Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Zestoako WADNA Sahara Herriarekin Elkartasuna taldeak deituta elkarretaratzea izan da asteazken (Ekainak 1) arratsaldean. Aste honetan Mohamed Abdelaziz Mendebaldeko Saharako presidentea hil da, eta elkarretaratzearekin Saharar herriari elkartasuna adierazi nahi izan diote Zestoatik.
Mohamed Abdelaziz SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentea eta Fronte Polisarioko idazkari nagusia zen 1976az geroztik. 68 urte zituen, eta gaixotasun baten ondorioz hil da.
Elkarretaratzea amaitzeko, idatzi bat irakurri zen Mohamed Abdelazizen omenez. Argazkian ikus daitekeen moduan, Udaleko balkoian ere Saharako bandera zegoen jarrita.
IRUZKINDU