Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Labi aholku batzordeak Covid-19ari aurre egiteko neurriak aztertzeko bilera egin du gaur goizean. Bileraren ostean, indarrean dauden osasun neurriak datozen hamabost egunetan luzatuko direla iragarri du Iñigo Urkullu lehendakariak. Udalerri guztiek konfinatuta jarraituko badute ere, mugakide diren herrien arteko mugikortasuna baimenduko dute. Ondoko herrira joan ahal izango da aktibitate sozio-ekonomikoak egin eta aire librean kirola egitera. Neurri berriak astelehen gauean sartuko dira indarrean eta gutxienez martxoaren 5era arte iraungo dute.