Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Agiro Mendi Klubak mugikorreko GPSaren bidez orientatzen jakiteko ikastaroa antolatu du datorren uztailerako. Hiru egunetan banatuko dira saioak; uztailaren 2an, 4an eta 6an. Ikastaroaren helburua mugikorraren GPSak mendiko orientazioari ematen dizkion baliabideak ikastea dela azaldu dute antolatzaileek eta horretarako, APP OruxMaps aplikazioa erabiliko dute. Gehienez 12 laguneko taldea osatuko dute eta parte hartzeko ekainaren 28a baino lehen eman beharko da izena 610 683 723 telefonoan.
Ikastaroko ordutegiak:
Uztailak 2, 19:45-21:45
Uztailak 4, 19:45-21:45
Uztailak 6, 09:00-14:00