Albisteak

Mus txapelketa jokatu zen ostiralean Aizarnan

Ostiralean mus txapelketa jokatu zen Aizarnan, eta herritar ugari elkartu ziren karta jokoan parte hartzeko.

Saioan zehar hainbat partida jokatu ondoren, honela geratu zen sailkapena: lehen saria Josu Zelaia eta Xabier Irurerentzat izan zen; bigarren postuan Jon Lisasota eta Eneritz Erkisi sailkatu ziren; hirugarren saria Oskar Lizarralde eta Iñaki Ótañok eskuratu zuten; eta laugarren postuan Josemari Egiguren eta Pitxi geratu ziren. Txapelketaren amaieran sari-banaketa egin zen parte-hartzaileen artean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide