Albisteak

Musika Bandak 115. urteurreneko kontzertu berezia emango du bihar, ostirala

Musika Banda 115. urteurrenaren ospakizun bete-betean da eta urte guztian zehar ekitaldi bereziak antolatzen dabiltza. Bihar, ostirala, izango da egun handia, izan ere, herriko beste hainbat eragilerekin elkarlanean kontzertu berezia eskainiko dute herriko plazan, 20:00etan hasita.

Biharko emanaldian herritarren presentzia nabaria izango dute bandakoek. Erralla bertso eskolakoek, Itxaropena dantza taldekoek, Idiakaitz txistulari taldekoek, Eromen Produkzioak antzerki taldekoek eta herriko helduz eta umez osatutako koru batek parte hartuko dute. Koruko kideez gain, herriko abeslari berezi batzuk ere izango dira bertan.

Beñat Etxabe zuzendariak ez du kantuen inguruko aurrerapen zehatzik eman, baina emanaldian zehar euskal kantu ezagun ugari joko dituztela jakinarazi du. Etxabek herritarrak kontzertura bertaratzera animatu ditu eta, bereziki, kantu ezagun horiek elkarrekin abestera gonbidatu nahi ditu.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide