Albisteak

Musika Banden Euskal Federazioa jaio da

Musika Banden Euskal Federazioa sortu berri dute. Pandemia dela eta, geldirik daude musika bandak eta egoera horri aurre egiteko sortu dute federazioa. Guztira, hogei musika banda daude taldean, horien artean, Zestoakoa.

Beñat Etxabe Zestoako musika bandako kideak azaldu du federazioa sortzearen asmoa, egun bizitzen ari diren egoera aldatzea dela: “Hilabeteak daramatzagu entseatu gabe, horren aurrean zerbait egin nahi genuen askok eta elkarte hau sortzea erabaki dugu, gure taldeak formalizatzeko era bat da”. Zestoakoaz gain, Azpeiti, Zumaia, Elgoibar edo Getxoko musika bandek ere osatzen dute Aritz Labradorrek zuzenduko duen taldea.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide