Albisteak

“Musikalean” egingo dute arratsaldean Ertxiña Musika Eskolakoek

Azaroaren 22an Santa Zezili musikarien patroia dela eta Euskal Herriko Musika Eskolen Elkarteak “Musikalean” jaialdiaren 17. edizioa egingo du. Azaroaren 18tik 24ra bitartean 49 musika eskoletako  2500 ikasle eta irakasle baino gehiagok aterako dira kalera.

Zestoan, 17:15ean entzunaldia egingo dute kultur etxeko aretoan eta 2. maila aurreko ikasturtean amaitu zuten ikasleei diploma banaketa egingo zaie bertan. Jarraian, eguraldiak laguntzen badu, kalera aterako dira trikiti kalejiran.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide